
TALDEA
Lapubli komunikazioko profesionalek osatzen dugu, balioak partekatzen dituen eta bikain osatzen den benetako taldea. Lotura horri esker iristen gara nahi dugun lekuraino.
Bakoitzak bere funtzioa du, baina atributu guztiak elkartuta, heldutasuna, gaztetasuna, gogoa eta esperientzia, itsasargi perfektu bat sortzen dugu, egin beharreko edozein bide argitzen duena.
GURE BALIOAK
- Hurbiltasuna eta konfiantza: Lapublin uste dugu ezinbestekoa dela gure bezeroekin etengabe harremanetan egotea, proiektuaren etapa bakoitzean sor dakiekeen edozein zalantza argitzeko eta, horrela, konfiantzazko harremanak sortzeko.
- Gertuko publizitatea, erraza eta eraginkorra: Ez dago diru kopuru handirik inbertitu beharrik publizitate eraginkorra lortzeko.
- Ahalik eta argien entzutea, ulertzea eta komunikatzea: Lan bakoitzean bezero bakoitzaren nortasuna islatzen dugu, balioa emanez eta bakarra eginez.
